INIKAREN APLIKAZIOA MUGIKORRENTZAT

 NOLA DESKARGATU APLIKAZIOA

  1. ANDROID: PLAY STORE / IPHONE: APP STORE; bilatzailean jarri "Inika app", aukeratu eta instalatu. Gero ireki eman.
  2. Aukeratu hizkuntza, lurraldea, herrialdea eta zentroa. Hurrengoa eman.
  3. Zuen erabiltzailea eta pasahitza sartu. Aplikazioan sartu nahi duzuen bakoitzean erabiltzailea eta pasahitza eskatuko dizkizue; hau ekiditzeko, klikatu erabiltzailea gogoratu jartzen duen lekuan.
  4. Hasi saioa.

 


APLIKAZIOAREN ATALAK

 

HUTSEGITEAK:  seme- alaben hutsegiteak ikusteko eta justifikatzeko. 

NOTAK: ebaluazioko notak eta boletinak ikusteko. 

ANOTAZIOAK: irakasleek egindako komentarioak, aurrebaluazioak eta gero.

ARAU-HAUSTEAK: jokabide desegokirik balego, abisua helduko zaizue.

MEZUAK: tutorearekin hitz egiteko.

DOKUMENTAZIOA: arautegiak ete beste batzuk.

 

NOLA KONTSULTATU INIKA

Dakizuenez, ikasleriaren jarraipena (faltak, notak…)  egiteko INIKA erabiltzen dugu. Zuen seme-alabei dagokien guztia programa honetan kontsultatzeko, bi modu daude:

  1. Institutuaren web orritik, ezkerreko goikaldean dagoen sarbidea zuzena erabiliz programan sartzeko.
  2. Edo zuen telĂ©fono mugikorretik, programak eskeintzen duen aplikazioa erabiliz. Aplikazio hau ikasleriaren jarraipena egiteko oso era erosoa eta azkarra da, bertaratze faltak eta berandutzeak, tutorearen mezuak, anotazioak, notak eta arau-hausteak (kaleraketak, etxeko lanak ez egitea…) ikasleari jartzean, abisua bidaltzen dizuelako. Horretaz gain, bertaratze-faltak aplikaziotik justikika ditzakezue, paperezko inprimakiak erabili gabe.