JANGELAREN BARNE ARAUDIA

 

Jangelako funtzionamendu-arauak

1.    Sarrera:

a.    Jangela Zerbitzua zentroak eskaintzen dituenetariko bat da. Horregatik, eskaintzen diren beste zerbitzuen  tratamendu bera izango du.  Jangelarako araudi hori egiteko eta ezartzeko garaian, ildoak institutuko helburuak eta AJAk, markatuko dituzte.

b.    Araudi honen helburua jangela zerbitzuaren erabiltzaile eta langileen eskubideak babestea eta beraien betebeharrak finkatzea da.Beste helburuetako  bat erabiltzaileen portaera eta ohiturak hobetzea da.

c.    Jangela zerbitzua aukerakoa da, inor ez baita  behartuta geratzen. Erabiltzeak, barne arautegi hau ezagutzea eta onartzea suposatzen du. Horregatik, erabiltzaileak eta familiak edo tutoreek sinatuko dute bere osotasunean onartzen dutela adierazteko.

d.    Ikasleek bi egutegi edo zerbitzuaren modalitateen artean  aukera ditzakete:

·         Astean 5 egunetan bazkaldu iraila eta ekaina bitarte, edo

·         3 egunetan bazkaldu, astelehen, astearte eta ostegunean, urria eta maiatza bitarte, egutegi zatituarekin koinzidituz, hau da goizez eta arratsaldez.

 

2.    Sukaldeko langile eta zaintzaileen betebeharra duten bitarte eta tresnekin, zerbitzu egokia eskaintzea da. Sukaldeko langileen betebeharrak dagokien hitzarmenaren bitartez, araututa daude.

 

3.    Zaintzaileen eginkizunak beren enpresa eta institutuaren artean araututa daude. Beste batzuen artean, hauexek aipa daitezke:

a.    Jangelako sarrera eta ikasleen garbitasun eta txukuntasuna kontrolatzea.

b.    Ikasleei arautegi hau bete araztea.

c.    Bazkaldu ondoren, mahaien jasoketa eta garbiketa kontrolatu eta ikasleak ordenean atera araztea.

d.    Eraikin barruan dauden ikasleak lasai egoten mantentzea.

e.    Ikasleak institutuan mantentzea ziurtasun eta elkarbizitza onean.

f.     Gertakizun txostenak betetzea behar denean.

g.    Ebaluazioko txostenak irakasle arduradunaren baieztapenarekin betetzea.

 

4.    Ikasleen betebeharrak:

a.    Jangelaren pertsonala eta beste ikasleak errespetatu.

b.    Altzairu eta tresneria errespetatu.

c.    Toki amankomunak errespetatu.

d.    Jangela barruan:

·         Bazkaltiar bakoitza mahai berean kokatuko da ikasturtean zehar. Arduradunaren agintearekin bakarrik  aldatu ahal izango du lekuz.

·         Ikasle guztiek menu bera jango dute, medikuaren ziurtagiria ekartzen dutenek, alergia edo intolerantziaren bat baieztatuz, edo arrazoi erlijiosoagatik dieta berezia eskatuko dutenek ezik,, Eusko Jaurlaritzak adierazten duen bezala.

·         Ikasleek garaiz iritsi behar dute jangelara.

·         Ordenari jarraituz sartuko dira.

·         Eseri eta atera baino lehen horretarako  jarritako produktuarekin eskuak garbituko dituzte.

·         Langileek esandakoa beteko dute.

·         Ikasleek txukuntasunez eta beste ikasleekiko errespetuz bazkalduko dute. Lasai zerbituko dute janaria., zutitu edo ontzien gainean jarri gabe.

·         Ez dute zaratarik aterako,ahotsa altxatu gabe hitz egingo dute, hiztegia zainduz.Ikasleek ez dute haien artean jolastuko ezta mahaiz mahai hitz egingo dute ere.

·         Elikagaiei eta janaria prestatzen duten langileei zor diegun errespetua dela eta, ez dituzte mesprezuko hitzak janariaz esango. Ez dute jolastuko janariarekin ezta mahaian dagoen tresneriarekin ere ura edo janaria mahaira edo lurrera ez botatzeko.

·         Ikasleei janariaren gutxieneko kantitatea jatea eskatzen zaie.Nahi ez izatekotan ez zaie kantitate handiak jan arazten.

·         Ez dituzte jan edo edango menuz kanpoko janari edo edariak.

·         Jangelatik ezingo dute janaria atera.

·         Bazkaldu ondoren zaintzaileek kanpora ateratzeko baimena eman arte itxarongo dute.

·         Ordenari jarraituz eta modu egokian aterako dira eskuak garbitu ondoren.

·         Garbiketa arduradunek platerak eta tresneria horretarako prestatutako orgara eramango dituzte, soberan geratu den janaria dagoen ontzira bota ondoren.

·         Mahaiak ere garbituko dituzte.

·         Garbiketa txanda betetzea ezinbestekoa da, ez betetzea falta bezala ulertuko delarik. Ikasle bakoitzak agindutako egunean garbituko du. Edozein aldaketa salbuespen bat izango da,  irakasle arduradunak onartu beharko duelarik.

e.    Jolas tokian eta amankomuneko lekuetan:

·         Liburutegia erabiltzekotan, isiltasunez egon beharko dute ikasketa giroa sortu ahal izateko.

·         Institutuko esparrutik ezingo dute atera.

·         Ikasleek zaintzaileen behaketaren azpian egongo dira.

·         Ez da egingo norberaren nahiz kideen osasuna arriskuan jar dezaketen joku edo jolas arriskutsurik.

·         Lagunekin izan beharreko tratuan, saihestu egingo dituzte irainak, erasoak, eta indarkeria mota guztiak.

·         Institutua garbi mantendu behar da, horretarako dauden paperontziak, erabiliko dituzte.

·         Baloiak eta jolasteko materiala zaintzaileei bueltatuko zaie atsedenaldia bukatu ondoren.

·                    Jangela ordutegian arazoren bat sortzen bada, ikaslea bertako zaintzaileekin jarriko da harremanetan.

 

5.    Barne arautegi hau ez betetzeak ondorioak ekarriko ditu, bai zaintzaileengandik bai arduradunarengandik, gertakizun parte baten bidez.

Araudi honen kontrako jarrerak, zuzentzen ez badira, faltak bezala ulertuko dira, eta zuzendaritza eta tutoreari jakin araziko zaie.

·         Faltaren larritasunaren arabera, zigorra ezberdinak izango dira. Jangelako garbiketa lanak izan daitezke, eta kasu larrienetan  jangelara gelditzearen debekapena, beste batzuen artean.

·         Jangelako hutsegite guztiak justifikatuta izan behar dira. Ezin da etxera edo kanpora joan arrazoirik gabe, kontutan izan behar da jangelako egutegiaren barne,  institutuak ikasleen ardura duela. Horregatik, arduradunak ikasle guztiak non dauden jakin behar du.

·         Ikasle bat jangelara ez bada joaten arrazoi bat dela medio (sendagilea, txangoak, e.a…)  egun bat lehenago gutxienez arduradunari honen berri eman beharko dio. Horrela menu kopurua zuzendu ahal izango du.

·         Era berean, bazkari boltsak eska daitezke irteeren kasuetan 48 orduko aurrerapenarekin. Ausolan enpresari 10 gutxienez eskatu behar zaizkio, kopuru honetara ez iristekotan, ikasleek etxetik eramango dute bazkaria.

 

6.    Kuotak:

a.    Ikaslearen familiak jangela kuota ikasturte hasierako eskutitzean adierazitako epeetan ordainduko du: 3 egunetan erabiltzen duten ikasleek, 10 kuota irailetik ekainera, eta 5 egunetan erabiltzen dutenek, 10 kuota irailetik ekainera.

b.    Aukeratutako modalitatea finkoa izango da eta ezingo da arrazoi justifikaturik gabe aldatu aurreko ikasturtearen ekainaren ondoren.

c.    Jangelarako diru laguntza jasotzen dituzten ikasleek ez dute kuotarik ordainduko. Kurtsoaren bukaeran likidazio bat egingo da falta denarekin.

d.    Jangela diru laguntzak Ordezkaritzak institutuko kontu korrontean sartzen ditu.

e.    Kuotak hilaren 11n aldera helbideratuko dira.

f.     Ikasleen baja justifikatuak hilabete bukaera baino lehen adierazi behar dira, hurrengo hilabetearen kuota ez helbideratzeko.

g.    Hileroko kuotak  ordaintzen ez dituen ikasleak jangela erabiltzeko eskubidea galduko du.

 

2016/10/21