PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

Pedagogia terapeutikoko irakaslea maisu-maistren kidegokoa da eta beharrezko espezializazioa izango du.

Pedagogia terapeutikoko irakaslearen eginkizunak:

a) Beharrizan bereziak dituzten ikasleei laguntzea, banan-banan edo talde txikietan, ohiko ikasgelan edo laguntzakoan, curriculum egokituetako edo banakako lan-planetako gaiak lantzeko.

b) Tutore, orientatzaile eta talde multiprofesionalarekin batera lan egitea, eskatzen zaion bakoitzean, beharrizan bereziak dituzten ikasleen curriculum-balorazioa egiteko.

c) Behar balitz, orientatzaile eta tutorearekin batera beharrizan bereziak dituzten ikasleen banakako curriculum-egokitzapenak egin eta garatzea, eta horien ikasmaterialak sortzea.

d) Beharrizan bereziak dituzten ikasleen familien eta tutorearen arteko harremanetan laguntzea.

e) Tutore eta orientatzailearekin batera, ikasle desberdinak elkarrekin egoteagatik sortzen diren arazoei erantzuna ematea, beharrizan bereziak dituzten ikasleen lehentasuna errespetatuz.