HAUSPOA

Hezkuntza Sailak proiektu hau bultzatu du helburu hauek lortzeko asmoz:

 

1.    Ikasle guztien ekitatea lortzea jardueren eskaintza bat eginez, denek eskola-arrakasta lor dezaten.

2.    Emaitzen eta eskola-giroa hobetzea.

3.    Ikasleen autonomia bultzatzea.

4.    Eskola-denboren eredu berriak erabiltzea eta ebaluatzea.

5.    Familien eta kanpoko beste eragileen inplikazioa eta parte-hartzea bultzatzea.

 

Proiektu hau asteleheneko, astearteko eta osteguneko arratsaldeetan gauzatzen da 15:00etatik 17:00 arte eta ordutegi horretan hainbat jarduerak egiten dira. Horietako batzuk esparru kurrikularrarekin lotuta daude, adibidez, Matematika, Euskara, Gaztelera, Natura Zientziak edo Teknologia Laguntzak ete Errefortzuak; beste batzuk ludikoagoak dira, adibidez, Sukaldaritza, Musika tailerra, Plastika Tailerra, Masajea, Krossfit, Argazkiak eta irudiak editatzeko programa, Esgrima… Askotariko eskaintza dago eta hiru hilabetero aldatzen da. Horretaz gain, ikasleak etxeko lanak eta lanak egitera “Etxeko lanen txokora” etor daitezke edo orientadorearekin ikas-teknikak ikas ditzakete.

Etortzea ikasleen eta familien esku gelditzen da, baina edozein jardueretan izena emanez gero, ikasleei bertaratze konpromisoa eskatzen zaie.