NOLA IKUSI ETA DESKARGATU AGIRIAK WEBETIK

Institutuko webean segurtasunez mugitzeko eta agiriak ikusi eta deskargatzeko, pauso hauek jarraitu behar dira:

  • Sartu Google-n
  • Saioa hasi gamobhi.com emailarekin: ikasle guztiek eta familia guztiek korreoa bana dute.
  • Sartu helbidean: www.cristobalgamonbhi.hezkuntza.net

 

MATRIKULETARAKO EPE BERRIAK

HEZKUNTZA SAILAK HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO ETA DBHrako ONARPEN PROZEDURA IREKI DU BERRIRO

 

Ikasleak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan onartzeko prozesuari berriro ekingo zaio, data berriak argitaratuta

 

Onarpen eta matrikula prozedura

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko  Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasleak onartzeko prozesuarekin jarraitzeko.

Ondorioz, eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epeak aldatuta.proposatzen da (gorriz ageri dira data berriak):

a) Eskabideak eta egiaztagiriak entregatzea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra.

b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 25a.

c) Behin-behineko zerrenden argitalpena: martxoaren 17a.

d) Behin-behineko zerrenden erreklamazioak: martxoaren 25era arte  epe berria: maiatzaren 6ra arte.

e) Eskaeran atzera egitea: epe berria: maiatzaren 6ra arte.

f) Behin-betiko zerrenden argitalpena: epe berria: maiatzaren 12a.

g) lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: epe berria: maiatzaren 15a.

h) Behin-betiko zerrendei jarritako gora jotzeko errekurtsoak: epe berria: ekainaren 12ra arte.

i) Ordezkariek esleitutako lanpostuei uko egitea: epe berria: maiatzaren 19ra arte.

j) Estatistika datuak grabatzea: epe berria: maiatzaren 20tik 27ra

k) Itxaron zerrendaren indar raldia: irailaren 18ra arte

 

• Egin beharreko izapideak(onarpen zerrendak kontsultatu, emandako lekuari uko egiteak, eta abar) bide telematikoz egingo dira hurrengo web orrialdean:https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio

4.DBHKO ORDUTEGIAREN ALDAKETA

4.DBHko ordutegi berezia aldatu egin da.

Aldaketak horiz margotuta daude hobeto ikusteko.

 

ORDUTEGIAK IKUSTEKO

KURTSO BUKAERAKO ANTOLAKETA

Egoera ikusita, kurtso bukaerako antolaketa berezia prestatu dugu eta ikaslean noiz eta nola ebaluatuko ditugun erabaki dugu. Horretarako e.ebaluazioaren etaezohiko ebaluazioaren azterketen egutegiak antolatu ditugu. Informazio zehatza hurrengo dokumentuetan:

ORDUTEGI BERRIAK DBHN

Egoera aztertuta eta betiko ordutegiak jarraitzea ia ezinezkoa dela ikusita, ordutegi berria ezartzea erabaki dugu. Ordutegi berriarekin datorren astelehenetik  (martxoaren 30) aurrera hasiko gara.

Jarraibide hauek kontuan izan, zuen eguneroko lana errazteko:

1. Egunero ikasteko lau /bost saio bete behar dituzue. Saio bakoitzeko luzapen desberdina izango da, ikasgaiaren arabera eta irakasleak bidalitako etxeko lanen arabera. Baina ez dira ordu betekoa baina luzeagoak izango.

2. Egunero irakasleek eskatutako etxeko lanak  bidali behar dizkiezue, beste lan berria eskatu baino lehen.

3. Gogoratu oso garrantzitsua dela etxean lan egitea bi arrazoiengatik:

a. Burua aktibo mantentzea komeni delako eta eguneko ordutegi bat jarraitzea aholkatzen dutelako jakitunek.

b. Orain bidaltzen dituzuen lanak ebaluazioko nota jartzeko kontuan izango dugulako.

4. Eskolako lanetaz gain ordu asko dituzue zuen gustuko jarduerak egiteko (dantza, kirola, sukaldaritza, irakurketa, musika, pelikulak eta serieak ikusi, lagunekin txateatu, eskulanak ...) Ez galdu aukera, ondo antolatuz gero, denetik egiteko.

5. Zaindu eta osasun aholkuak jarraitu.

 

ORDUTEGIAK IKUSTEKO

IKASTETXEAREN ITXIERA

Bihartik aurrera, asteartea, martxoak 17, institutua itxita egongo da, Covid-19 alerta egoera dela eta.
 
Institutuko kideren batekin harremanetan jartzeko, posta elektronikoa edo inika erabili behar da.

 

 

AURREZ AURREKO ESKOLA JARDUEREN ETETEA

Bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera, eta 15 egunetan aurrez aurreko eskola jarduera guztiak (klaseak, Hauspoa, Bidelaguna…) bertan bera gelditzen dira, koronabirusaren prebentzio dela eta. Irakasleek lana ikasleei bidaliko diete posta elektronikoaren bitartez, zer egin behar duten eta nola egin behar duten adieraziz. Ikasleek lan egiten dutela ziurtatu behar dugu kurtsoarekin arazoak ez izateko.                               

Heltzen zaigun informazio guztia familiei luzatuko dizuegu postaz eta Inikaz bitartez.

Agur bat.

Hezkuntza Sailburuaren oharra

DONE VALENTIN EGUNEKO POEMA Jon Ibargunenek egindakoa

Quiero escribir sobre el amor

y experimento muchas sensaciones

a veces no tenemos el valor

de hablar de nuestras emociones.

Amor me sugiere amistad, entrega, calor,

y me hace olvidar lo malo y el dolor.

Hay gente que ama con ternura

y gente que ama con pasión.

Pero no hay ninguna duda

que el amor es música y canción.

Es ver con los ojos del alma desnuda

y no querer tener otra apción.

Pero amigos adolescentes, en custiones de amor

no os fiéis de las pantallas

no es amor lo que controla, oprime

vigila o avasalla.

El amor te hace libre y generoso

y si no te sientes así

no es amor es acoso.

- Jon Ibarguren

JASONE OSORO IDAZLEAREN BISITA

Otsailean JASONE OSORO idazlearen bisita izan genuen gure institutuan. DBH 1eko ikasleek Jara eta Ezekiel nobelak aurretik irakurriak zituzten eta Jasonek bere literatur mundura hurbildu gintuen nobela hauetaz hitz eginez eta bere beste zenbait lanen berri emanez ere.

Ordu luzean aritu ginen berarekin eta berak, beste hainbat gauzen artean, IRUDIMENAREN garrantzia azpimarratu zigun bereziki, ondo zaindu eta garatu beharreko altxorra dela esanez.

Pozik entzun genituen bere hitzak eta gure ikasleek oparitan irudimenez betetako kontakizunak oparitu zizkioten.

Mila esker Jasone eta hurrengorarte!

 Jarraitu esteka hau argazkiak ikusteko

INAUTERIAK OSPATZEN

Otsailaren 21ean irakasleok hamaiketako berezia izan genuen inauteriak ospatzeko. "Extremadurako migak" dastatu genituen eta "Master Class" bat jaso genuen Florentina Feliperi esker. Oso goxoak zeuden!. Mila esker Florentina!

Egin klik hemen argazkiak ikusteko

HAUSPOA: 3ª EVALUACIÓN

3. ebaluazioko Hauspoaren ikastaroetan izena emateko epea irekita dago.

Web gune honetako Proiektuak / Hauspoa atalean ikastaroak (jardueren planifikazioa) eta izena emateko orria (parte hartze orriak) ikus ditzakezue.

Esteka honetan esku lanen ikastaroari buruzko informazio gehiago irakur dezakezue.

INAUTERIAK 2020

Otsailaren 21ean inauteriak ospatu genituen talde bakoitzak koreografia bat dantzatu zuelarik eta ondoren photocalletik pasa zirelarik.

Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

 

TXURI-URDINERA IRTEERA

Urtarrilak 31an Donostiako txuri-urdinera joan ginen 1. DBHko ikasle guztiak (3 talde). Goiz polita igaro genuen eta oso ondo pasa genuen.

Jarraitu esteka hau argazkiak ikusteko

EUSKARAREN EGUNEKO SARIA

Azkenean jaso dute 2BKo ikasleek Euskararen eguneko saria. Koldar batzuk besterik ez dituzte utzi. Eskerrik asko ZIG gelako ikasleei prestatutako tortila eta bizkotxo goxoengatik.

Zorionak 2B!!!

Egin klik esteka honetan argazkiak ikusteko

AURREMATRIKULA EGITEKO ABISUA

Urtarrilaren 27an 2020/21eko ikasturterako aurrematrikula egiteko epea irekiko da. Goiko menuan "MATRIKULA" sarreran informazioa guztia kontsulta dezakezue.

IGE-REN OHAR URGENTEA

Familia aguragarria:

Hurrengo ikasturtearen atarian ikastetexe honetako IGE bezala zuekin harremanetan jartzen gara ongi etorria emateko asmoz:

Elkarte honen eginkizunen artean azpimarratu nahiko genuke autobusen subentzioa, irteerak, festak, guraso eta ikastetxeko zuzendaritzaren arteko lotura, liburua salmenta (bazkideentzako beherapenak)….

Guzti honen funtzionamenduarekin  jarraitzeko eta gure seme/alabak abantaila hauetaz aprobetxatu ahal izateko zuen partaidetza ezinbestekoa da.

Arrazoi honengatik guraso berrien partaidetza oso garratzitsua dela.

Interesa baldin baduzu bi moduta jarri zaitezke kontaktuan gurekin: Ikastetxean bertan IGE elkarteak duen buzoian zure kontaktuan utziz edo gure posta elektronikoaren bitartez apaesnabide@yahoo.es.

Elkarterako zuzendaritza berri bat osatzen ez baldin bada Elkartea bera eta bere eginkizun eta onurak desagertu egingo dira.

Adeitasunez

IGE ESNABIDE

GARRAIORAKO BANAKAKO BEKAK

Eskaera egiteko epea urtarrilaren 27an bukatzen da. Gurasoek interneten bidez hurrengo estekatik https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/transp-escolar/web01-tramite/eu/ egin behar dute eta inprimatu ondoren, institutura ekarri.

Dena ondo irakurri egin beharko dute eta bakarrik eskubidea daukatenek egin beharko dute.

Hurrengo estekan bekaren deialdia eta dekretua ikus ditzakezue bai euskaraz bai gaztelaniaz.

GOSARIA OSASUNTSUA

ZIG gelako ikasle eta irakasleek gosari osasuntsua prestatu dugu. Oso goxoa zegoen dena, eta primeran pasa genuen.

Argazkia ikusteko egin klik esteka honetan

BORTZIKERIA MATXISTAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA (azaroak 25a)

Azaroak 25ean hainbat ekintza egin genituen emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eta ikasleek arazo honen larritasunaz jabetzeko.

Argazkiak  eta bideoak ikusteko.

D'ELIKATUZ MUSEORA BISITA

Pasa den azteazkenean azaroak 13 Osasun tailerreko ikasleak joan ziren Ordiziako D'elikatuz museoa bisitarzera. Merkatuan erosketak egiten aritu ziren baita.

Argazkiak ikusteko egin klik hemen.

ARDITURRI ETA LUBERRI GEOLOGIAKO MUSEORA BISITA

Urriaren 23an, 4.DBHko zientzietako ekasleak Arditurri eta Luberri geologiako museora ikustera joan ziren

Klikatu esteka honetan argazkiak ikusteko

BARNETEGIAK 19/20

Gure 1. mailako ikasleak euskaran murgildu dira Barria eta Segurako barnetegietan.

Argazkiak  eta bideoak ikusteko.

OHARRA

Hemendik aurrera zuzendaritzako norbaitekin egoteko aurretiko zita hartu behar da.

Bi modu daude:

    ·    Telefonoz deituta: 943 899 441

    ·    Postaz: zuzendaritza@gamonbhi.com

 

Mila esker

Zuzendaritza taldea

 

 

BEKAK 2019/20

BEKAK eskatzeko epea heldu da.

 

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA BEKAK KUDEATZEKO HURRENGOA IZANGO DA:

ASTELEHENETIK - OSTIRALERA

10:00 - 14:30

 

Badaude hiru beka-mota ezberdinak:

·         BEKA EZ-UNIBERTSITARIOA:

Eskatzeko epea Urriaren 29an bukatuko da.

Zirkularra ikusteko klikatu esteka honetan.

Eskaera on-line nola egiteko manuala ikusteko klikatu esteka honetan.

·         ORDENAGAILUAK EROSTEKO BEKA:

Eskatzeko epea Urriaren 25ean bukatuko da.

Beka honi buruzko informazioa irakurtzeko klikatu esteka honetan.

Eskaera on-line nola egiteko manuala ikusteko klikatu esteka honetan.

·         ATZERRIAN HIZKUNTZAKO IKASTAROAK EGITEKO BEKA:

Eskatzeko epea Urriaren 25ean bukatuko da.

Beka honi buruzko informazioa irakurtzeko klikatu esteka honetan.

ORDIZIKO AZOKARA IRTEERA

4C-ko ikasleak Ordiziko azoka berezira joan ziren euskal kultura eta tradizioaz buztitzera

Egin klik hemen argazkiak ikusteko

2019 kanpaina udazkena- GLORR Fundazioa

 

GLORR Fundazioak jarraitzen du ikastetxeetan lankidetza-proiektuak egiten.
Gure helburua da familien egoera ekonomikoak gure txikien hezkuntza-garapen integralean eragin negatiborik ez izatea.

 

Gure proiektuan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, etxean erabiltzen ez dituzuen ehun-gaiak (arropa, oinetakoak, burusiak…) ikastetxera eraman ditzazuen. Ikastetxean bertan aurkituko dituzue horretarako poltsa batzuk.

 

GURE KANPAINETAN EGITEN DIZKIGUTEN DONAZIOAK ESPAINIAN BEHARRA DUTEN HAURREI LAGUNTZEKO DIRA

 

Arren eskatzen dizuegu bilketarako aurreikusitako eguna kontuan har dezazuen. Ikastetxeko kartelean ikus dezakezue.

 

2019/10/09

 

GURASO BILERAREN INFORMAZIOA

 

Pasa den ostegunean, irailaren 25ean familiekin egin zen bilerara joatea ezinezkoa izan bazenuten, hurrengo loturetan maila eta talde bakoitzari buruzko informazioa aurkituko duzue.

1A

1B

1C

2A

2B

2C

3A

3B

3C

4A

4B

4C ANIZ

 

GURASO BILERAK

Datorren ostegunean, irailak 26, 17:00etan gurasoekin kurtso hasierako  bilerak ospatuko dira, ordu hauetan:

- 18:00: 1. maila

- 18:15: 2. maila

- 18:30: 3. maila

- 18:45: 4. maila eta ZIG

Zuzendaritzak elakartuko da familiekin jangelan eta gerotutore bakoitza familiekin bilduko da dagokion gelan.

Zuen bertaratzea oso garrantzitsua da. Zuen zai egongo gara.

JARDUERAK

null

LIBURUTEGIKO KATALOGOA

Hemen gure institutuko liburutegiko liburuen zerrenda kontsulta daiteke